Hezkuntza Proiektua Ikasleen asmoak inspiratzen dituen hezkuntza
Giro motibatzailea eskaintzen dugu eta ikasteko etengabeko nahia aktibatzen dugu.
EKINTZA Ikastolan pertsona arduratsuak, libreak eta konpetenteak izateko hezten ditugu gure ikasleak. Pertsona erreferente izateko. Gure ikuspegiaren oinarrian hezkuntza berritzailea eta kalitatezkoa dago eta errespetua funtsezko zutabea da. Pedagogia propioa dugu eta etapa bakoitzeko hezkuntza-helburuak lortzeko egokienak iruditzen zaizkigun iturriak erabiltzen ditugu. Gure ikasleak haiek nahi dutena izan daitezen eta nahi dutena lor dezaten inspiratzen ditugu. Bere asmoak betetzeko inspiratuko dugu.
