Matrikulazioa
Zure semeari edo alabari hazkunde akademikoan, sozialean eta emozionalean lagunduko dion ikastetxea aukeratzea erabaki garrantzitsua eta konplexua da, bai eskolatzen duzun lehen aldia bada, bai ikastetxez aldatzea baloratzen ari bazara.
Gure webgunean zure familiari eskaintzen diogun hezkuntza-proposamen integrala, lana eta familia uztartzen laguntzeko zerbitzuak eta EKINTZA Ikastolan garrantzitsuak diren balioak kontatzen saiatu gara.
Hala ere, ziur gaude aurrez aurre galdera asko egin nahi dizkiguzula, gure instalazioak ikusi eta giza taldea ezagutu. Horregatik, ikastolara etorri eta lasai hitz egitera gonbidatzen zaitugu, hautaketa- eta matrikulazio-prozesu honen urrats bakoitzean laguntza sentitu eta beharrezko informazioa jaso dezazun.
Idatz iezaguzu eta harremanetan jarriko gara bisita pertsonalizatua adosteko. Zuek hartzeko irrikitan gaude.
