Lehen Hezkuntza / 6-12 urte Ezagutza, jakin-mina eta autonomia sustatzen ditugu
— Gaitasunak erabat garatzeko metodologia aktiboak
Ingurune inspiratzaile eta segurua eskaintzen dugu haur bakoitza bere ikaskuntza-prozesuaren protagonista izan dadin. Pertsona bakoitzarekin egiten dugun lanaren helburua da ikastolan egiten duten ibilbidean zehar beren gaitasunak erabat garatzea. Ezagutzarekiko, jakin-minarekiko eta autonomiarekiko interesa sustatzen dugu, ingurune errespetuzko eta euskaldunean.
Lehen Hezkuntzan, egunero lantzen ditugu ezagutzak, konpetentzia linguistiko elebiduna, iniziatiba edo sormena, eta egitura kooperatiboa, Aniztasuna eta metodologia aktiboak dira gure oinarrizko ardatzak.
Egunerokoa aberasten dugu eta ikasgelaz kanpoko bizi-aukerak eta ikaskuntza aprobetxatzen ditugu, ingurunearekin, auzoarekin, hiriarekin eta lurraldearekin interakzioa sustatuz.
Eta lankidetza gertukoa eta konfiantzazkoa sustatzen dugu familiekin, etengabeko komunikazioaren bidez, haur bakoitzaren ongizatea eta garapena bermatzeko.
