International Experiences Mundura irekitako ikaskuntza

Gure hezkuntza-proiektua euskaran eta euskal kulturan sustraitzen da, eta hortik ingelesa ikastea bultzatzen dugu, murgiltze-proiektuen eta -jardueren bitartez. Horiei esker, gure ikasleek hizkuntzaren gaineko ezagutza hobetu dezakete ingeles hiztunekin, atzerrira bidaiatuz, batxilergoa ingelesez ikasiz edo beste herrialde batzuetako ikasleei harrera eginez.