Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza / 12-16 urte Helduarorako bidaia aktibatzen dugu
— Norbere bidea aukeratzen hasteko garaia.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapa nerabezaroan egiten da eta helduarorako bizi-etapa horrek aldaketa fisiko, emozional eta intelektual handiak eragiten ditu. Etapa horretako gure erronka da ikasleentzako konfiantzazko laguntzaileak bihurtzea. Familiaz gain, helduarorako laguntza sendoa eta pertsona bakoitzak bere bidea aukeratzeko bultzada gara gu.
Ongizate pertsonala oinarri hartuta, Bigarren Hezkuntzako ikasleek oinarrizko konpetentziak finkatuko dituzte, lehen erabaki akademiko propioak hartzen hasiko dira eta Batxilergora prestakuntza handiarekin eta sendoarekin iristeko beharrezko ezagutzak eskuratuko dituzte.
