Batxilergoa /16-18 urte Etorkizunerako inspiratzen ditugu

— Hezkuntzako etorkizunerako oinarri sendoa.

EKINTZA Ikastolako amaierako etaparen helburu nagusia da ikasleei etorkizuneko hezkuntzarako –izan unibertsitateko ikasketak edo goi-mailako zikloak– oinarri sendoa ematea, eta haien interesak, gaitasunak eta trebetasunak behar bezala bideratzea.

Ikastolako ikasle gehienek unibertsitateko goi-mailako ikasketak egitea erabakitzen dute, Batxilergoan eskaintzen ditugun bi modalitateekin lotutako ezagutza-adarrekin lotuta: Zientzia eta Teknologia, eta Giza eta Gizarte Zientziak.

Urtez urte, unibertsitatera sartzeko proba egiten duten EKINTZA Ikastolako ikasle guztiek gainditzen dute proba eta nota gure inguruko ikastetxeen batezbestekoa baino apur bat handiagoa izaten da.