Haur Hezkuntza / 2 urteko gela Ikaskuntzaren abenturaren hasiera zaintzen dugu
— Potentzial bakoitza arakatzeko, ezagutzeko eta garatzeko ingurune inspiratzailea.
EKINTZA Ikastolan ingurune segurua, erosoa eta inspiratzailea eskaintzen dugu haur bakoitzak bere potentzial guztia arakatzeko, deskubritzeko eta garatzeko. Horretarako, gure irakasle-taldearen laguntza, gidaritza eta familien lankidetza ditugu. Hezkuntza-etapa osoan zehar, 2 urtetik 18 urtera bitarte, gure pedagogia berritzaileak hainbat metodologiatako elementuak uztartzen ditu. Izan ere, guretzat garrantzitsuena ez da bitartekoa, helburua baizik: ikasle bakoitzari modu pertsonalizatuan laguntzea, bere bertsiorik onena lortzeko.
