EKINTZA Donostiako erreferentziazko ikastola bat da eta ikasle guztiak, 2 urtetik 18 urtera bitartekoak, inspiratu, aktibatu, animatu eta zaintzen ditugu, beraien gaitasun guztiak zabaltzeko eta nahi duten hori lortzeko.
Proiektu pedagogiko propioa eta etengabe eguneratzen dena eskainiko diogu zure familiari, egungo zein etorkizuneko erronka guztiei erantzuteko gai diren pertsonak modu integralean hezteko.
Etorri EKINTZA Ikastola ezagutzera! Eskatu hitzordu pertsonalizatua eta aurrez aurre kontatuko dizugu erabaki garrantzitsu bat segurtasunez hartzeko jakin behar duzun guztia: datozen urteetan lagunduko dizuen ikastetxea aukeratzea.
Ezagutu gure hezkuntza-proiektua. Berrikuntzan, kalitatean eta gertutasunean jartzen dugu arreta. Pedagogia propioa dugu eta etapa bakoitzeko hezkuntza-helburuak lortzeko egokienak iruditzen zaizkigun iturriak erabiltzen ditugu. Zure seme-alaba inspiratuko dugu, berak nahi duena izan dadin eta nahi duena lor dezan. Bere asmoak betetzeko inspiratuko dugu.
Zerbitzu malguak eta kalitate gehigarria dutenak eskaintzen dizkiegu familiei, babestuak senti daitezen eta familiako eta laneko bizitza uztartu dezaten.
Gure alaba zaharrena batxilergoa amaitzear egonik, konturatzen gara zein garrantzitsua izan den gure balioak partekatzen dituzten eta hurbiltasuna eta dedikazioa helarazten duten bidaideak izatea eta, haiei esker, bere gaitasun intelektualak zein pertsonalak orekan hazi direla sentitzen dugu.
EKINTZA Ikastolak bihotzean betirako eramango ditudan oroimen eta lagunak eman dizkit.
Haurren hezkuntzan eta garapenean laguntzeak zentzua ematen dio nire egunerokoari. Haur bakoitzak zerbait berezia irakasten dit, eta haiekin lan egiteak etengabe hazten eta ikasten jarraitzea dakar. Haurrei bizitza osoan iraungo dien oinarri sendoak eraikitzea da nire konpromisoa.
Nire lankideak, ez daudenak eta egungoak, funtsezkoak izan dira nire garapen profesionalean eta pertsonalean. Bakoitzarengandik hazten lagundu didaten ikasgai baliotsuak ikasi ditut, eta haien babesa funtsezkoa izan da nire egunerokoan. Bide hau beraiekin partekatu izana eskertzen dut.
EKINTZAri buruz nabarmenduko nukeena ikastolako taldearen gertutasuna eta arreta dira, bai ikasleekin eta baita familiekin ere. Gure seme-alabak ezagutzen dituzte...eta gurasoak ere bai! Horrela, giro oso atsegina sortzen da, familiartekoa bezala. Eta, batez ere, ikastolako taldearen profesionaltasun eta arreta honi esker umeek behar dutena eta izan ditzazketen zailtasunak antzeman daitezke. Honek lasaitasun handia ematen digu.
Astelehenetik ostiralera 08:00etatik 18:45era
+34 943 31 69 77
ikastola@ekintza.eus