Instalazioak Espazioa ere hezitzailea da

Hezkuntzako, teknologiako eta kiroleko instalazio eta ekipamendu handiak eta oso zainduak ditugu, gure ikasleei hazten laguntzeko. Gure instalazio guztiek eguzki-paneletako energia berriztagarriarekin funtzionatzen dute.

Espazio segurua, erosoa eta bizigarria eskaintzen dugu eta ikasle bakoitzak bere potentziala arakatu, deskubritu eta garatu dezake ikastolan egiten duen ibilbide osoan zehar. Eta ingurune natural berdingabe hori guztia basoaren alboan dago, itsasotik eta Ondarreta hondartzatik gertu.

 

Kirol instalazioak

  • Padeleko pista
  • Frontoia
  • Futbol-zelaiak
  • Saskibaloiko kantxak
  • Atletismoko pista
  • Hockeyko zelaia
  • Gimnasioa
  • Kiroldegi estalia
  • Aire libreko kiroldegia

 

Beste espazio batzuk

  • 2 urteko gela
  • Teknologiako gelak, laborategia eta arte plastikoak
  • Psikomotrizitateko gela
  • Jolastoki estaliak eta aire librekoak
  • Hainbat jangela
  • Musikako gelak
  • Liburutegia
  • Ekitaldien aretoa