Historia Izan zirelako gara

EKINTZA Ikastola 1977an sortu zen, hezkuntzako profesional-talde baten konpromisoari esker. Donostiako familiei arlo akademikoan bikaintasunaren alde egingo zuen eta arreta ikasleengan jarriko zuen hezkuntza-eredu bat eskaintzeko beharra ikusi zuten, euskal kultura oinarri hartuta eta mundura begira. Ordutik, aldaketa asko izan dira ikastolan, etengabe hobetzeko xedearekin betiere. Hala ere, gure esentzia eta gure nortasuna mantendu egin dira. EKINTZA gara eta hau da gure historia.