2025/03/06
Joan den urtearen amaieran, hitzarmen bat sinatu genuen Donostiako Orfeoiarekin, gure haur abesbatzak Orfeoi Txiki eta Gazteen filialak izan daitezen. Txipristin abesbatza Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 3.era bitarteko 20 kidek osatzen dute, eta Ekintza Txiki abesbatza Lehen Hezkuntzako 4. mailatik 6. mailara bitarteko 10 ikaslek. Akordio honi esker, Donostiako abesbatzako talde gazteenekin batera jarduerak egingo ditugu, gure lan plana eta emanaldiak errespetatuz, eta hainbat kontzertutan parte hartu ahal izango dugu. Musika esperientzia berriak ezagutzeko aukera paregabea!
EKINTZA Ikastolan musika pasioz bizi dugu. Oso harro gaude gure Musika Eskolarekin. Duela hiru hamarkada baino gehiago sortutako espazio propio honek, gero eta ikasle gehiago erakartzen ditu musikaren mundu bizigarrira. Ikastola barruan egiten dugun jardueraz gain, hainbat gune eta ekimenetan gaude present. eta apurka-apurka gure parte-hartzea zabaltzen ari gara ingurune zanbaitetan lankidetza berriekin. Hori da gure abesbatzen kasua.
Joan den urtearen amaieran, hitzarmen bat sinatu genuen Donostiako Orfeoiarekin, gure haur abesbatzak Orfeoi Txiki eta Gazteen filialak izan daitezen. Txipristin abesbatza (Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 3. mailara bitarteko ikasleentzat), 20 kidez osatua, eta Ekintza Txiki abesbatza (Lehen Hezkuntzako 4. mailatik 6. mailara bitarteko ikasleez osatua), 10 kide dituena.
Akordio honi esker, Donostiako abesbatza horretako talde gazteenekin batera jarduerak egingo ditugu, gure lan plana eta emanaldiak errespetatuz, eta hainbat kontzertutan parte hartu ahal izango dugu. Musika esperientzia berriak ezagutzeko aukera paregabea!
Akordioa 2024ko abenduan sinatu zen, eta gure abesbatzekin batera, Suma-Aldapeta, Jesuitak eta Jakintza bezalako Donostiako beste ikastetxe batzuetako taldeek ere parte hartzen dute. Nolako taldea osatzen ari garen! Izan ere, pandemian zehar, abesbatza-taldeen jarduerak behera egin zuen, eta orain, pixkanaka, gora egiten ari da horrelako ekimenei esker. Egitasmo horiek koruen kultura berpizten laguntzen dute, Gipuzkoako hainbat ikastetxek batera bultzatuta, benetan pozgarria!
Lankidetza hitzarmen honi esker, Orfeoi Txikiak eta Gaztek programatuko dituzten ekitaldi batzuetan parte hartuko dugu. Hori bai, 2025-2026 ikasturteari begira izango da, besteak beste, Donostiako Orfeoiak antolatzen duen ikasturte amaierako kontzertuan. Informazioa eta datak aurreratuko dizkizuegu. Izan ere, ez gara gelditzen, gure agenda beteta daukagu ikasturte honetarako!
Martxoaren 22an, esaterako, Txipristin eta Ekintza Txiki Zarauzko San Pelaio elizan arituko dira bertako Musika Eskolako abesbatzarekin batera, eta apirilaren 7an Donostiako Lamorous egoitzara eramango dute euren musika. Eta nola ez, maiatzean urtero ikastolan antolatzen dugun musika jaialdian parte hartuko dute. Ezinbesteko hitzordua.
EKINTZA Musika Eskola, maite dugu musika
Esan bezala, EKINTZA Ikastolan musikak leku nabarmena du. Gure Musika Eskolak hazten eta musikazale gehiago erakartzen jarraitzen du. Ikasturte honetan dagoeneko 213 ikasle daude, 9 irakasleren gidaritzapean, eta ikasle bakoitzari egokitutako irakaskuntza eskaintzen diegu. Gainera, tresna eskaintza zabala dugu. Gure ikasleek gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, pianoa, biolina, biola eta zeharkako txirula ikas ditzakete.
Hots, adin eta maila guztietarako pentsatutako musika-eskaintza, ikuspegi praktiko eta pertsonalizatuarekin. Ikasle bakoitzak musikaz bere erritmoan gozatzea eta arte honek eman diezaiekeen guztia deskubritzea nahi dugulako.
Irrikitan gaude etortzeke dagoen guztiarekin. Gure esperientziak eta abentura musikalak partekatuko dizkizuegu. Eszenatokietan ikusiko dugu elkar!