Iritsi dira udako aisialdirako proposamen freskagarriak EKINTZA Ikastolara!

2025/06/19

Ikasturtea amaitzen ari da eta, urtero bezala, EKINTZA Ikastolan haurrentzako eta gazteentzako erabateko proposamena prestatu dugu udarako. Ekainaren 23tik abuztuaren 2ra bitartean, adin desberdinetarako pentsatutako udalekuez gozatu ahal izango dute txikiek, bi aukera nagusirekin: Hazi & Hezi eta Premier Camps. Bi programa horiek haurren eta gazteen entretenimendua eta ongizatea bermatzeko diseinatuta daude, eta, gainera, harrera- eta jantoki-zerbitzuak eskaintzen ditugu, ikastolan lana eta familia uztartzearen kontua erraztu nahi dizuegu eta.

Iritsi dira udako aisialdirako proposamen freskagarriak EKINTZA Ikastolara!

HAZI & HEZI udalekuak (2-6 urte)
Ingurune segurua, dinamikoa eta sormenez betea, talde-lana eta irudimena sustatzeko eta, batez ere, primeran pasatzeko. Jarduerek barne hartuko dituzte ur-jolasak, musika, artea eta eskulanak, ginkanak eta esperimentuak eta dantza eta mugimendu librea.

Ikastolako instalazioetan zein bertako aire zabalean egingo dira, ingurune natural pribilegiatuan.


Datak: ekainaren 23tik abuztuaren 2ra
Ordutegia: 09:00etatik 13:30era
Zaintza (aukerakoa): 07:45etik 09:00etara, 20 euroren truke astean
Jangela (aukerakoa): menu osasungarria ikastolan prestatua. Haurrak jasotzeko ordua 15:30ean izango litzateke jantokiko zerbitzua aukeratzen duten familientzat.
Izen emateak: 680 787 828
colonias@haziandhezi.com

Gutxieneko inskripzioa astebetekoa da, eta asteka egiten da.

 

PREMIER CAMPS (3-14 urte)
Beste uda batez, Premier Camps Donostia EKINTZA Ikastolan lurreratuko da, kirolez, dantzaz, jokoz eta adin guztientzako sormen-jarduerez betetako campusarekin.
 

Datak: ekainaren 23tik abuztuaren 1era
Jardueren ordutegia: 09:00etatik 13:30era
Zaintza zerbitzua (doakoa): 08:00etatik 09:00etara eta 13:30etik 14:30era
Aukerako jangela: etxeko janari osasungarria 7,5 €/ eguneko.
Haurrak jasotzeko ordua 15:30ean izango litzateke jantokiko zerbitzua aukeratzen duten familientzat.
 

Tarifak:
1 edo 2 aste: 110 €/ astean
3 aste edo gehiago: 100 €/ astean
 

Gainera, gogoratu % 5eko deskontua aplikatuko dela bigarren anai-arrebarengatik, eta haur guztiek opari-kamiseta bat jasoko dutela inskripzioarekin.
 

Eman izena!