Danbor hotsek blaitu zuten Donostiako festa handia eta bezperako omenaldi berezia EKINTZA Ikastolan

2025/01/23

Urtero bezala, EKINTZA Ikastolan San Sebastian Eguna ospatu dugu, alaitasunez eta usadioz beteriko jai eguna. Tradizio sustraitu honek, gure balio kulturalak indartzeko aukera ematen digu eta ikasleei beren pertenentzia-zentzua aberastuko duten esperientziak eskaintzeko aukera eskaini ere. Gora Donostia!

Danbor hotsek blaitu zuten Donostiako festa handia eta bezperako omenaldi berezia EKINTZA Ikastolan

Joan den ostiralean, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako gure ikasleek beren danborrak gogoz jo zituzten Donosti Eguna ospatzeko ikastolako egin genuen festan, Sarriegiren musikak lagunduta. Eta ohi bezala, aurten ere omenaldi berezi bati egin genion tarte. Oraingoan, Aitor Mendiluze bertsolaria omendu genuen, urteak baitaramatza ikastolarekin elkarlanean, Lehen Hezkuntzako ikasleei ematen dizkien bertso eskolen bidez.

Uxue Arrazola ikastolako zuzendariak "Mendiluzek gure ikasleen artean euskara eta euskal kultura ereiteko egindako lan handia" azpimarratu zuen, EKINTZA Ikastolaren ikurraren eskultura bat ematen zion bitartean. Ekitaldian Donostiako eta Marugameko banderak ere igo zituzten, gure sustraiekiko errespetua eta Japoniako hiriarekin lotzen gaituen adiskidetasuna sinbolizatzen dutenak.

Nola ez, ekitaldian zehar, Aitor Mendiluzek esker oneko bertso batzuk partekatu zituen, Lehen Hezkuntzako ikasleek danborrak jo eta "Aitor, Aitor!" oihukatzen zioten bitartean.

Japoniako Marugame hiria ere gogoan izan genuen beste behin. Paco Marín gure ikastolaren sortzaileak 1985ean hiri honekiko harremanari ekin zionetik, lotura sendoa mantendu dugu, distantzia geografikoa eta hizkuntzaren oztopoak gainditzen dituena. Lotura horrek, Donostiaren eta Marugameren arteko senidetzean ere islatzen denak, funtsezko balioak indartzen ditu, hala nola errespetua eta adiskidetasuna, horiek baitira gure hezkuntza-komunitatearen zutabeak.

 

Haur danborrada
Ikastolako festaren ondoren, astelehenean iritsi zen San Sebastian Egun handia. Ikasleek ilusioz hartu zuten parte haur danborradan, Donostiako kaleak zeharkatuz eta danbor hotsekin biziz betez. Zalantzarik gabe, egun ahaztezina izan zen, eta haurrek gozatu ez ezik, gure hiriko enbaxadore ere bihurtu ziren.
Danbor hotsek, entzuleen txaloek eta txikien eta nagusien irribarreek esperientzia paregabe bihurtu zuten egun hau.

EKINTZA Ikastolan, lanean jarraitzen dugu gure tradizioak kohesiorako eta ikaskuntzarako motor izan daitezen, eta pozik gaude horrelako uneak gure komunitate osoarekin partekatzeagatik. Gora Donostia!