Zaintza

Haur Hezkuntzako ikasleek zaintza zerbitzua dute goizeko 8:00etatik aurrera.

Haurrak jaso eta begiraleen zaintzapean espazio erosoan eta era entretenigarrian egoten dira beraien eskola ordua hasi arte.

Ordutegia bi txandatan antolatua dago, familien beharrei egokituz: sarrera goizeko 8:00etan, esan bezala, edota 9:00etan aukeratzea dago.

Bestalde, Lehen Hezkuntzako zein Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat eskolako ateak irekita daude 8:00etatik aurrera.