Jangela

Jangelako zerbitzua irekia dago ikastolako ikasle guztientzat. Eskola ordutegien arabera antolatzen dira bazkari txandak. Ikastolaren hezkuntza proiektuaren barruan denbora eta espazio hezitzailetzat hartzen dugu bazkari eta eguerdiko atsedenaren garaia, beraz, jaki egoki eta osasuntsuak osatzen dituzte gure menuek eta eremu honetako begiraleen zereginak dira, bazkariaren zerbitzua kudeatzeaz gain, jangelako giroa eta elkarbizitza harremanak zaintzea. Halaber, begiraleek ikasleen elikatze ohiturak behatzen dituzte, hauen jarraipena egiten dute  eta zailtasunen edota ohitura desegokien berri ematen dute.

Eguneroko bazkaria catering sistemaren bidez ekartzen da ikastolara. Dietista batek prestatzen ditu menuak elikagaien oreka dietetikoak eta erabiltzaileen gustuak bat egiten saiatuz.

Menua & Menu berezia

Hilero jangelan izango dugun menua zein menu berezia zehaztuko dira. Bata zein bestea ikusi eta deskargatu ahalko dituzu zure erosotasunerako.