Teknologia

Gure erakundea beti teknologia berrien ezarpenera bideratua egon da, ikasleen formazio integralean gure helburuak  lortzea eta helarazitako informazioa nahiz ikastetxeko kide guztien arteko komunikazioa hobetzea ahalbidetzen digutenak.

83/84 ikasturtean, geletan Informatika sartzean aitzindariak izan ginen. Orduz geroztik, ikaslea, urteak aurrera egin ahala, bilakaera izan duten IKT desberdinekin bizi izan da.

Egun, GAILU 21 proiektua garatzen ari gara eta honen helburua LH 5. mailatik aurrera,  ikasleak erabilera pertsonalerako eta egunerokotasunean ordenagailu bat izatea da. Arbela digitalak eta proiektoreak, azken urteetan ohiko tresnak izan direnak, belaunaldi berriko ukipen-pantaila modernoek ordezkatuko dituzte.

Bestalde, Teknologia ikasgaien barnean lan tresna gisa, DBHn, “Robotika” gehitu dugu.