http://blog.unijimpe.net/rss Ekintza http://www.ekintza.org/euskera/berriak/null/null RSS de Ekintza es info@pedagogiainteractiva.com OIASSO MUSEOANhttp://www.ekintza.org/euskera/berriak/null/null/oiasso-museoanAurreko ostegunean DBH2. mailako ikasleak  Irunera joan ziren OIASSO MUSEOA ezagutzera. Antzinako Junkal eskolen eraikuntza berrituan, Gipuzkoan jasotako aztarna erromatar bilduma aurkezten da. Hasteko, Oiassoko garapena labur biltzen duen ikus-entzunekoak testuinguruan kokatu zituen ikasleak eta ondoren hiriko eta portuko guneak eta aztarnak  zehatz mehatz aztertzeko aukera izan zuten gida baten laguntzarekin. Ondoren, Ama Xantalen ermitaraino hurbildu ziren erromatar nekropolia bertatik bertara ikusteko. Amaitzeko, bisitaren edukien ardatz nagusiak labur biltzen zuen landa kuadernotxoa osatu zuten.
IRUÑEKO AIREPORTUANhttp://www.ekintza.org/euskera/berriak/null/null/iruneko-aireportuan

Otsailaren 29an Batxilergo 1. mailako ikasleak Iruñeko aireportua ikustera joan ziren. Pepek, Noaineko langile jatorra, hango azalpenak eman zizkien eta ikasleen galderak erantzun zituen. Pistan sartu eta bertan hegazkin bati buruzko azalpenak eta aireportu bertakoak entzun ondoren aireportuko suhiltzaileen txanda izan zen. Hauek bere lana zertan datzan aipatu ondoren erakustalditxo bat egin zieten eta kamioira igotzeko gonbita luzatu. Ondoren, bertan dagoen klubean turismo-hegazkin ezberdinak ikusi ahal izan zituzten. Hango pilotu batek hegazkinei buruzko azalpenak eman eta pilotu izateko beharrezkoak diren betebeharrak adierazi zizkien. Bazkaltzera Iruñera joan ziren eta pare bat ordu izan zuten hiria bisitatzeko.

Oso egun ona pasa zuten!

TEKNOLOGIAKO PROIEKTUAKhttp://www.ekintza.org/euskera/berriak/null/null/teknologiako-proiektuak

Martxoaren 12an, ostirala, Areto Nagusian DBH 4. mailako ikasleek beraiek egindako teknologiako lanak aurkeztu zituzten. DBHko gainontzeko kurtsoetako ikasleei eta irakasleei proiektuak nola egin zituzten eta hauen funtzionamendua azaldu zieten. OSO ONDO!

COCA-COLA SARIAhttp://www.ekintza.org/euskera/berriak/null/null/coca-cola-saria   Amaia Gortazar Sanchezek, DBH 2Ako ikasleak, Coca-Colak eta Norbegak antolatutako Euskarazko Narrazio laburren 2009-10 Lhiaketaren fase probintzialeko proba irabazi du.
   Sari banaketa Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan izango da eta han bertan Euskal Instituzioetako eta euskal kulturako ordezkarien eskutik jasoko du saria Amaia Gortazarrek. ZORIONAK!



FERNANDO MORILLOhttp://www.ekintza.org/euskera/berriak/null/null/fernando-morilloFERNANDO MORILLO  idazle azpeitiarra DBH 1. mailako ikasleekin elkartu da. Kurtsoan zehar Iratiko sorgin basatia eta Bihotz nahasiak  liburuak irakurri dituzte eta horiei buruzko galdera batzuekin batera idazleak  berak bere bizipenei buruz mintzatu zaie. TOLOSARA BISITAhttp://www.ekintza.org/euskera/berriak/null/null/tolosara-bisitaDBH 1. mailako ikasleak Tolosan izan ziren TOPIC (Tolosako Nazioarteko txotxongilo zentroa) bisitatzen; ondoren, gozogintzaren eta argizarigintzaren historia goxoa erakusten duen GORROTXATEGI KONFITERI MUSEOAn  eta bukatzeko, txokolate beroa dastatu ahal izan zuten. IKASLAN AINTZAT HARTU DUTEhttp://www.ekintza.org/euskera/berriak/null/null/ikaslan-aintzat-hartu-duteBerrikuntza jarduera ontzat IKASLAN aitortu du finalista Euskalit-eko Club 400-ek. SELEKTIBITATEAhttp://www.ekintza.org/euskera/berriak/null/null/selektibitateaSelektibititeko proba, aurkeztu diren ikasleen %100 gainditu dute, eta ikasgai guztietan emaitzak oso onak izan dira. Beraz, ZORIONAK GUZTIOI!