Helduen EKINTZA Abesbatza

Guraso Elkartearen eskutik, Ikastolak partaide helduek osatzen duten abesbatza du. Urtean zehar eskolako zenbait ekitaldi esanguratsuetan parte hartzeaz gain hainbat kontzertu ematen dituzte. Taldeak astero prestaketa saioa egiten du eta interesa duen edonor parte hartzera gonbidatuta dago.

Ikasleen EKINTZA Abesbatza

2004ean EKINTZA ikastolako Ikasleen Abesbatza sortu zen. Gaur egun,  hiru abesbatza ditugu, Txipristin, Txikia eta Gaztea. Guztira, 68 ikasle dira abesbatzan abesten dutenak.