Lehen Hezkuntza

Lehen Hezkuntza 6 eta 12 urte bitartean garatzen den etapa da. Bitarte honetan haurraren garapen pertsonala, soziala eta kognitiboa era integral eta orekatuan sustraitu dadin ahalegintzen gara. Ikaslearen konpetentzia desberdinak lantzeko proposamen ugari bizi eta esperimentatzeko aukera anitzak lantzen ditugu. Ikasleak oinarrizko ezaguerak eta tresnak lortzen ditu oraineko zein etorkizuneko bizitzarako funtsezkoak diren baliabideak bereganatuz.

OINARRIAK EZARRI

Ikaslearen ongizate pertsonala eta autonomia lantzea da lehenengo helburua, hauekin batera datozen eremu sozial zein akademikoaren arrakastarako ere abiapuntu garrantzitsua dela sinesten baitugu. Ikasleak nor izaten ikasi eta harreman osasuntsuak eraiki ditzan lan egiten dugu. Ikasleek ezagutza sendoak, prozedura eraginkorrak eta jarrera positiboak garatzen dituzte, bizitzarako oinarrizko konpetentziak sustraituz, betiere, bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako prozesua burutuz. Elkarlana eta errespetua dira eskola eremu guztietan nagusiki sustraitzen doazen balioak.

ANITZA

Metodologia aktiboak eta parte hartzaileak lehenesten ditugu, elkarlana, gogoeta eta motibazioan eragiten dutenak, ulermen sakona errazten eta pentsatzen ikasten laguntzen dutenak, alegia, lankidetza , proiektuak, pentsatzeko errutinak, esperimentuak, portfolioak… erabiltzen dira. Irakaste-ikaste prozesuan ikuspegi globalizatua zein arlokakoa tartekatzen dira

GERTUTIK

Guraso eta irakasleen arteko elkarlana oso lagungarria da, oinarrizkoa, haurraren eskola garapenerako. Berebiziko garrantzia ematen diogu familia eta eskolaren arteko harreman onari eta gertutik jarraitzen dugu, gurasoekin batera, haurraren ibilbidea.

SUSTRAITUZ

Oinarrizko balioak sustraitzeko garaia da; guztien gainetik errespetua lantzen dugu. Horrela dio gure leoak: errespetua… nork bere buruari, hurkoari eta izadiari. Horretan ahalegintzen gara eguneroko jardueretan, eskola eremu guztietan. Oinarrizkoa da helduen jokabidearen eredua ere. Bestalde, Etika arloaren bidez era askotako egitasmoak edota unitate didaktikoak lantzen dira: osasuna, elkarbizitza, giza eskubideak, ingurumena …

Bideoak eta Proiektuak