Hizkuntza Proiektua

Ikastolan lau hizkuntza lantzen dira: euskara, gaztelera, ingelesa eta frantsesa (hautazkoa). Euskara eta gazteleraren garapenaren eskutik pertsona elebidun orekatuak lortzea da aurreikusten den lehenengo helburua, hau da, bi hizkuntzetan antzeko gaitasuna lortzea. Eleaniztasunaren ikuspegia ingelesak osatzen du komunikazio konpetentzia zabala lortuz. Euskara dugu hizkuntza nagusia komunikazio esparru informaletan zein ikasgelako eremu formaletan, solaserako zein ikasteko hizkuntza, alegia. Gaztelera zein ingelesa, nagusiki, esparru formaletan lantzen da. DBH eta Batxilergoan hautazko ikasgaia den frantsesa lantzean oinarrizko komunikazio gaitasuna lortzea da asmo nagusia.

 Haur Hezkuntza (2-6 urte)Lehen Hezkuntza (6-12 urte)Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (12-16 urte)Batxillergoa (16-18 urte)
EuskaraEskola curriculumaren elementua. Errefortzua Haur Hezkuntzan
GaztelaniaBerariazko Irakasgaia Lehen Hezkuntzako 1.etik
IngelesaBerariazko ikasgaia 4 urtetik
FrantsesaHautazkoa 14 urtetik

Hizkuntza Azterketa Ofizialak