Haur Hezkuntza

Etapa hau lau ikasturtetan zehar garatzen dugu, hau da, 2 urtetatik 6 urte bitartera. Haurra eskolako dinamikara egokitzen doa eta garapen pertsonalean, sozialean zein kognitiboan garapen handia egiten du. Haur bakoitza bakarra eta errepika ezina den horretan, arreta eta erantzun propioak eskaintzen dizkiogu, konfiantza giroan erritmo desberdinak errespetatuz, era harmonikoan aurrera egin dezan bere hazkuntzaren ibilbidean.

ONGIZATEA

Urte hauetako bizipenen garrantziaz jabetuta, gure lehenengo helburua haurraren ongizate afektibo-emozionala zaintzea eta indartzea da. Testuinguru horretan autonomia pertsonalean, sozializazioan, egitearen plazeretik pentsatzearen plazererako prozesuan, hizkuntz komunikazioaren konpetentzian, eta bestelako adimen anitzen bultzadan bidelagun izatea dira gure jardunaren azken helburu nagusiak.

ARDATZAK

Arlo desberdinak era globalizatuan lantzen dira. Gelako ohiko jarduna bost ardatz nagusitan oinarritzen dugu: Batzarra, Jolas askea, Proiektuak, Psikomotrizitatea eta Euskara Hizkuntza garapenaren erdigune.

ESKUTIK

Oinarrizkoa da guraso eta irakasleen arteko elkarlana, denok, bakoitza gure esparruan, haurraren ibilbidearen bidelagunak baikara. Horregatik, aparteko garrantzia ematen diogu familia eta eskolaren arteko etengabeko harremanari. Konfiantzazko harremanean oinarritzen den tutoretza hurbila eta norbanakoa da.

EREITEN

Bizitzaren lehenengo urte hauek ereiteko garaia dira. Oinarrizko balioak eguneroko jardunean garatzen dira, batez ere ingurunearekin harremanetan jartzen garen bakoitzean. Horretarako, bereziki lantzen dira autokontzeptua, elkarbizitzarako oinarrizko arauak, ohitura osasungarriak, errespetua, gogoeta … elkarrekintzak eskaintzen dituen bizipen ugarien bidez.

Gure Txokoa