Batxilergoa

Bi ikasturte irauten duen etapa honek ikastolan egindako ibilbide luzearen osaketa eta itxiera dakar. Bide horretan txikitatik bideratutako bizitzan jarduteko konpetentzia pertsonalak zein sozialak sendotu eta osatzen ditugu. Ikasleen bizitzan etorkizuneko ikasketek toki garrantzitsua hartzen duten une honetan prestaketa akademiko sendoa eskaintzeaz gain erabakiak hartzen lagunduko dieten ekarpenak proposatzen dizkiegu, aukera onena egin dezaten eta, bere kasuan, etorkizunari begira adaptaziorako baliabide egokienen jabe izan daitezen.

OSATU

Urte askotan zehar garatutako konpetentzia pertsonalak zein sozialak osatzea eta horrekin batera etorkizuneko bidea egiten lagunduko duen prestaketa akademiko sendoa eskaintzea da lehenengo helburua, hau da, emaitza onenak lortzea. Ardura, ahalegina eta autonomia pertsonala indartzen ditugu eraginkor jarduteko. Erabakiak hartzeko lagungarriak diren baliabideen erabileran sakontzen dugu, norberak bere etorkizun profesionalerako erabaki onenak har ditzan.

ERAGINKORRA

Arloz arloko prestaketa akademiko sendoa eskaintzen dugu. Gizartearekin lotutako proiektu desberdinak lantzen ditugu jarrera ekintzaileak sustatuz. Prozedura eta estrategia anitzak eguneroko lanean finkatzen dira.

ETORKIZUNAREN ERAIKUNTZA

Tutoretzaren ikuspegiak etapa honetan hiru ardatz ditu: ikasturtearen ibilbidean, gurasoekin batera, bidelagun izan; orientazioa profesionalerako aholkularitza eskaini eta gizarte ekintzailetza sustapena.

HAZI

Erantzukizuna, errespetua eta autonomia indartzen ditugu. Erantzukizuna, errespetua eta autonomia indartzen ditugu. Adin hauetan aparteko ahalegina egiten dugu kontzientzia soziala indartzen eta zerbitzura bideratutako proiektuak garatzen.

Bideoak eta Proiektuak