Balioetan Hezi

 

Eguneroko bizitzako jardueran ematen diren jarrerek eta portaerek norberaren balio sistema islatzen dute. EKINTZA Ikastolak, Giza Eskubideetan oinarrituta, errespetua du balio nagusitzat, harengan laburbiltzen direlako oinarrizko balio nagusi ugari: onarpena, eskuzabaltasuna, elkartasuna, ekimena, ahalegina… Eskolaren lelo bihurtu dugu “errespetua” eta gure hormetan irudikatu dugu, guztiontzat oroigarri. Balio hauek guztiak eskola giroan garatzen ditugu, eguneroko bizipenetan eta elkarrekintzan haur, gazte eta helduen elkarbizitza adeitsuena eraikiz.
Ikasleek formazio espezifikoa jasotzen dute ETIKA saioetan. Ikasturtez ikasturte hainbat gai, esperientzia eta programa hezitzaile garatzen dira arlo honetan, etapa bakoitzari dagozkion premiei eta unean uneko aparteko egoerei erantzuten diena, alegia. Lantzen diren gaiak honako esparru anitzetan kokatzen dira: Tutoretza, Garapen pertsonala – elkarbizitza, Gizarte errealitateak – Giza eskubideak, Osasuna, Ingurumena, Euskal kultura.