Familia Eskola

Ekimena Guraso Elkartearen eta Psikologia Departamentuaren arteko elkarlanean sortu zen hezkuntzaren inguruan familientzat interesgarriak izan daitezkeen zenbait gai identifikatu eta informazioa zein formazioa eskaintzeko beharra ikusita. Gaur egungo gaztetxoen hezkuntzak dituen erronkak kezka iturri izaten dira eta askotan gurasoak  irizpideen eta baliabideen bila ibiltzen dira. Eremu horretan laguntza eta aholkularitza eskaintzea du helburu Familia Eskolak. Ikasturtero hiru bat hitzaldi edota solasaldi antolatzen dira eta  bakoitzean unean uneko gai interesgarriren  bat aztertzen da.

2019-2020 Hitzaldiak

Azaroak 13. Carmen Anderson.  Gure seme/alaben irakurketa ulermena, idazkera eta ortografia hobetzeko estrategia praktikoak. 

Urtarrilak 29: Bidelagun.  Gazteen mugikorren erabilpenari buruzko hitzaldia eta solasaldia. 

Martxoak 11 : Bidelagun. Emozioak kudeatzen. Adimen emozionalari buruzko hitzaldiak.