euskeracastellano
EKINTZA Ikastolaren Xedea

EKINTZA Ikastolaren Xedea

Gure Erakundea, fundazio pribatu baten babesean, inolako erlijio eta politika alderdikoirik gabeko Ikastola duzue.

Izan ere, gure eginkizuna 3 eta 18 urte bitarteko pertsonak kalitatezko heziketa integralean hezitzea da; Euskal Kultura eta bere baloreen testuinguruaren baitan, beste kulturen ezagutze eta errespetatzeari irekirik gaude, Irakaskuntza sistema elebidunaren bidez (euskara-gaztelania; B eredua) bi hizkuntzen erabilpen eta ezagupen ezin hobea lortzeko asmoz.

Horretarako, eskola jarduera oro, osagarriak zein ekintzak jarduerak, ikasleek dituzten zerbitzu guztiak beraien gaitasun guztiak garatzera zuzenduak daude; era elkar-lotu eta koherentean norberaren beharrei kasu eginez, ikasleen lan ohiturak eta teknikak eskuratuz, eta balore eta jarrerak nork bere gain hartuz, bere onerako ez ezik gure gizarte osoarentzat ere izango delakoan gaude.

Geure zereginaren garrantziaz jabeturik, ahal dugun heinean bere lorpena errazten dituzten giza baliabide zein materialak zein teknikak, hala nola metodologiak, informazio eta orientabide prozesu oro, gureganatzen ditugu. Beraz, hau guztia egiteko beharrezkoak diren baliabideak lortzeaz gain, geure eskaintza gizarte osoari zabaltzen gara.