Berriak
OIASSO MUSEOAN
Aurreko ostegunean DBH2. mailako ikasleak Irunera joan ziren OIASSO MUSEOA ezagutzera. Antzinako Junkal eskolen eraikuntza berrituan, Gipuzkoan jasotako aztarna erromatar bilduma aurkezten da. Hasteko, Oiassoko garapena labur biltzen duen ikus-entzunekoak testuinguruan kokatu zituen ikasleak eta ondoren hiriko eta portuko guneak eta aztarnak zehatz mehatz aztertzeko aukera izan zuten gida baten laguntzarekin. Ondoren, Ama Xantalen ermitaraino hurbildu ziren erromatar nekropolia bertatik bertara ikusteko. Amaitzeko, bisitaren edukien ardatz nagusiak labur biltzen zuen landa kuadernotxoa osatu zuten.