IRUÑEKO AIREPORTUAN
Otsailaren 29an Batxilergo 1. mailako ikasleak Iruñeko aireportua ikustera joan ziren. Pepek, Noaineko langile jatorra, hango azalpenak eman zizkien eta ikasleen galderak erantzun zituen. Pistan sartu eta bertan hegazkin bati buruzko azalpenak eta aireportu bertakoak entzun ondoren aireportuko suhiltzaileen txanda izan zen.
Hauek bere lana zertan datzan aipatu ondoren erakustalditxo bat egin zieten eta kamioira igotzeko gonbita luzatu. Ondoren, bertan dagoen klubean turismo-hegazkin ezberdinak ikusi ahal izan zituzten. Hango pilotu batek hegazkinei buruzko azalpenak eman eta pilotu izateko beharrezkoak diren betebeharrak adierazi zizkien. Bazkaltzera Iruñera joan ziren eta pare bat ordu izan zuten hiria bisitatzeko.
Oso egun ona pasa zuten!