Berriak
BI IKASLE ZIENTZIA LEHIAKETA BATERA AURKEZTU DIRA
Ekintzako bi ikasle, Iker Laso eta Asier Alonso, youtube-k NASA eta ESArekin elkarlanean antolatu duen Youtube Space Lab lehiaketara aurkeztu dira. Lehiaketa honetan ikasleek Nazioarteko Estazio Espazialean burutzeko moduko esperimentu bat proposatuz bi minutuko bideo bat grabatu behar zuten. Asier eta Ikerrek proposaturikoa supereroankortasunari buruzkoa da. Emaitzak urtarriletik aurrera jakingo ditugu baina oraingoz badute gure zoriona egindako lanagatik.
Bideo:
http://www.youtube.com/watch?v=GpkaOQFsh_I&feature=youtu.be