Etengabeko hobekuntza

1997an, EUSKALITen eskutik (kalitatearen sustapenerako euskal fundazioa), EFQM kudeaketa eredua erantsi genuen, orduan “Kalitate Orokorra” deiturikoa eta gaur egungo “Bikaintasun Eredua” izatera iritsi dena.

Eredu honen ezarpenak gure kudeaketan Etengabeko Hobekuntza eta Berrikuntza gehitzeko aukera eman digu. Hau guztia adierazle batzuen bitartez ebaluatzen diren gure prozesuen kudeaketen bidez azaltzen da, bai emaitza akademikoei lotuak, bai erakundearen familia, pertsona eta ikasleen asegabetasunari, bai ekonomia eta finantza-emaitzei, bai eta erakundearen alde garrantzitsuenei ere.

EKINTZAk 2001ean Hezkuntza Kalitatearen lehenengo saria jaso zuen, 2002an Eusko Jaurlaritzaren Zilarrezko Q-a  eta 2004an Urrezko Q-a.

Egun, “Hezkuntza Kudeaketa Aurreratua” taldean parte hartzen dugu, bertan kudeaketaren kalitatearengatik ezagututako ikastetxeek izena emana dute, eta helburu bezala, hala etorkizunean ikastetxeok izango dugun erronka aztertzea nola beraiei erantzun egokia emango dien eredu bat diseinatzea dute.