Eskolako lehenengo urteek berebiziko garrantzia daukate haurraren garapen prozesuan. EKINTZA Ikastolan, haur bakoitza bakarra eta errepikaezina dela ulertzen dugu, eta bakoitzaren erritmoa errespetatzeko konpromisoa hartzen dugu, heldutasunerako eta ikaskuntzarako bidelagun gaituzten bitartean. Eta nola laguntzen diegu bidean? Banakako desberdintasunak izan arren, haur guztiek ezaugarri komun batzuk partekatzen dituzte. Guretzako haur bakoitza sendoa, gaitua, autonomoa, baliozkoa […]